BCCCAP00000000000000000001805
gun-mordoska bat banin, mutil ta neska, len esan detan Santiyoren seme-alabak. Oso ongi etortzen giñun alkarrekin. Noiznai aiek gure etxean itun; zer esanik ez, gu ere bai aienean. Aiek urte zo– ragarriak! Zoriontsu izateko, ez dik batek ezer askoren bearrik. Ni zeruan bizi niñun, ez lanik ez gendulako. Gurean, lan-palta baño, ontiako urreen eskasia geiago izan dek. Zertarako genin urrea? Geneukanakin lasai asko bizi giñun. Txo– ko au bezelako zerurik ez uan orduan neretzat. Emendik ateta ezkero galdua nioken. Joan za– naren eta etorko zanaren kezkik gabe, gure bi– zitzako urterik atsegiñenak; neretzat ala itun be– ñipin. Biotza urrungo kezketan eta maite-miñetan asten danean, kito; gureak egin dik. Orduan etzeok. Guraso, etxe ta bertako lagunak ez ditek gure biotzik betetzen. 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz