BCCCAP00000000000000000001805
nín aurrean. Ara joateko gogoak kendu zizkída– ken ederki. Igesi egin nai ta txakurrik ez joaten. Illunabar-aldeta, ala esan zioken andreak gi– zonari: - Aizu, Santiyo! Gure txakur lausu orrek badu katuren bat aritz orren buru-adarrean! - Katua? Ez ote da gero gure marrubitara zetorren auzoko mutil katapusintx ori? - Gaixoa! Bial zazu ortik txakur zar ori, eta utzi akiozu ume gaixoari etxera joaten! Andik bereala, an azaldu uan Santiyo, roen– día añako gizon zarrn: - Aspertu al aiz, Joxe? Marrubiak onak al zeudeken? Zartarakoren batzuk emango zizkidalakoan, bildurrak aidean, ez nioken erantzun ere. Txakurrari ostiko bat emanda, «Pasa etxera emendik! » biali zin txakurra. Gero, bere atzapar aundi aiekin artuta, lurrera jetxi nioken; eta es– kutik artu, baratzara eraman da eskuak bete ma– rrubi etzidaken bada eman? Eskerrak emanaz, ala eskatu nioken: - Ez gero nere aitari ezer esan! - Ez, motel, ez! Baña geiago ez lapurtu, lapurreta gauza txarra dek-eta! Arratsalde gaiztoa igaro nin, baña ez niñun asarre joan etxera. Andik aurrera ere, amaika lekutan alako lapurreta koskorrak egin nizkin; etxe artatik ezta sagar bat ere ez nin ostu. Orra on egitea zer dan. Aspaldi joan uan mundu on– tatik; baña, artaz oroitzen naizen bakoitzean, esker ona zeukak nere biotzak. Ez niñun bakarrik. Auzoan ere kidetsuko la- 69
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz