BCCCAP00000000000000000001805

tonari, eta alkateak ere laxter antz eman zioken eta pixarren bat izutu uan noski. - J ainkoaren legeak iñork ez bezela bete– ko dizkit nik. Gizonari bizitzeko aña eskubide ematen ez dioten beste lege txatxu oiek, nork bete bear dizkik? Iñori ostu gabe nere bizi-mo– dua andik edo emendik ateratzen detan jakiteak, zer aurrerapen lekarkek? Zeñen alde nenbillen ere ia ez nekila, nere adiñík onenean, ainbeste urte ortxe galdu nizkin mendirik-mendi alper– kerian, sendi gizajoa miseririk gorrienean utzi– ta. Andik etxerakoan, bai al dakik zer arkitu nun? Etxe maite au kiskaltzen! Bertan auts biurtu itun, bizi-modua ematen ziguten azien– dak; bertan auts biurtu itun izerdiaren izerdiz bilduta geneuzkan uzta pixarrak; eta beste ga– ñerako traste ta lan-tresna guziak ere bai. So– ñean geneukana bakar-bakarrik salbatu genin, eta lau orma zar oek, beztuak eta sollak, ke jario, zerurontz begira, doi-doi oraindik ere txu– tik. Ondo ta lasai bizitzeko alderdi ederra! Etorri nintzanean, ukullua ustutzeko beta banin, baña ama maitea uan neretzat lenengo. Ez uan xarra oraindik; gaitz gaizto batek jota, aspaldian gaixo zegona, ezertarako gauza ez ta oiean. Etxea sutan; beiak ukulluan marruka; ama maitea, berriz, suz inguratua, leio ondoan, iñora eziñík ojuka. Danetarako neroni bakarrik. Eskallera txar batekin, leioz kanpotik, al nuan bezela ezin jetxirik ari nintzala, goiko arkaitz– •arte ortatik sutu zidateketen etxe-sutzalleak noski. Besoko zauri au orduan artutako balazoa dek. Eta, guda bukatu zala, egunak itun; go- 'º

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz