BCCCAP00000000000000000001805

ko aurrerapenak, nereak dira! -erantzun zi– guken. Ori ere legea izango dek: guk jarri gendun dirua eta egin gendun lana, arena zala ta ari ordaindu bear geniola, etxerik erostezkeroz. Donosti'ko Falange'ra jo ziteken orduan se– meak; aiek baizeukaten indarra. Aiek ere oso– -osorik nagusiari eman zioteken arrazoi. Aun– diak danean zeuzkak eldu-leku onak. Ez gaituk, ordea, gu ere atzera geratzeko egiñak; aien ate– ari jarri genioken maratilla. Etxea arena uan, jakiña; barruti batzuak ere bai, baña ez denak. Erosoenak eta onenak ne– reak itun. Etortzen ziran erostun guziak, emen etzegola ezertan asterik, ez, ta joaten itun. Gerok lenbizi eskeñitakoa baño ere gutxiago ordainduta egin giñun etxearen jabe. Ordurako ederki ordaindua zioken etxe orren balioa. Ederki kostata egin uan, bai, txantxangorri kantaria, bere kabiaren jabe. Jaunari eskerrak, gaur dana nerea dek. 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz