BCCCAP00000000000000000001805

aitarik íñork etzun aipatu, lotzen baizigun biotza. Anaiok sorta batean lotzen giñun lokarriya bera; eten danian, orra erori bakoitza bere aldera; txoko bero au oztu betiko, errira noa minbera, gure sutondo xarrean berriz noiz bilduko ote gera? Nai ta nai-ezko gora-bera au zeñek ez degu aitortzen? Aitona eta aita juan ziran, gu're baguaz erortzen; ume txikiyak gain artu nairik aldamenian koskortzen, baña emendik bein joaten danik ez da geiago etortzen. Aren lekua bete da; aurki gure lekuko berriya; anai maiteak, ez negar egin, illunak badu argiya: bana-banaka goazeneko Jainkuak dauka jarriya danok bilduta poztuko geran betirako aberriya. 275

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz