BCCCAP00000000000000000001805

274 lgaz «Datorren arte!» esanta lagundu zidan bidera. «Etorri gero! » Ni etorri naiz, baña palta zaigu bera; eraman zuten ainbat jetxi-igo egin zuan maldan bera, azkenekua noizbait bear-ta etzan itzuli etxera. Sukal ondoan ez det nabari gure aita xar iztuna, orixe da gaur gure biotzak arkitzen duten utsuna; baldartuxia zebillen baño bera zan biltzen giñuna, biotz erori auek pozteko palta bere maitasuna. Mai-ingurura urbildu giñan, gure biotzen goibela! Ikusten gendun zizallu xarra arek utzi zun bezela; bi aita-gure esan ziran palta zanaren alde orrela, jakin zezala il ta gero're semeak maite zutela. Umore-naia bagendun danok, itxuraz nagusi poza, bañan aldizka biotz illunduz palta zanaren oroitza; itza-jario aritu giñan, ez gendun bazkari motza;

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz