BCCCAP00000000000000000001805
Illun-bistan iritxi nauk, egunsentian ateta nin– tzan lekura. Bertan zeukat oraintxe atea; zabal– du-zai niok, dakardan gorputz xar, itxu, nekatu au utzita, aurrera sartzeko. - Ordu ontan, azken pauso au emateko, lasai al daukazu biotza? - Bejondeikela, motell! Bizitza triste on– tan ainbeste naigabe pasata, bestera ere oñaze– tara juatezkeroz... Sinismenez jaso nizkin zetozki– dan oñazeak, Jainkoaren borondatera danetan makurtuz. Agure zar au zigorpera botata, zer irabaziko likek Jainkoak? Mundu ontakoak be– zelakoa balitz, orduan bai, errukarri niñuke. Alare, izugarria dek etorrerik ez duan agur au. Beste mundura arte noski ez nuala ikusiko– ta agurtu nuanean, begi itxu aietatik malkoak ixuriz, ala esan zidan: - Agur, Ataño! Nik bai ez autala ikusiko, itxu bainago! Nere adiskideei esaiek, onuzkero luzetetsirik dauzkadan nere emazte, seme ta guraso maiteak ikustera noala bizitza ontatik, eta ordu estu oetan, meserez, otoi egiteko nere alde. Maitasunez estutu nuan bere esku xar ura bizitza ontan azkeneko aldiz, eta an geratu zan ixil da bakar; berak zionez, atea zabaldu-zai, ba– rrura sartzeko. Egia esatezkeroz, lasai zegon Joxe bere az– ken pausoa emateko. Arek ere, jakiña, bere pe– katuak, bere utsegiñak eta bere gorroto-aldiak izango zitun. Ari egin zizkatenak eginta, nork ez luke izango? Azkenerako, ordea, danak men– deratuta utziak zitun. Nik ikusi nunean beñipin, 271
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz