BCCCAP00000000000000000001805
gazteagoa naiz ni, eta bost minutuan pasa zitun aldapa oiek, ez nituzke ordu erdian pasako. Bi ordu etzan izango, au gertaturik. Astigarraga'tik zetorren alabak ala esan zidan: - Bordaxar'ko Joxe, ondo-eza eginta, goiko gaixotegi berrira eraman dute, ama! Ez nion sinistu, baña zoritxarrez egia izaki. Meza entzun ta tabernan bertsotan ari zala, per– lesiak jo ta erori. Orrengatik eraman zuten gai– xotegi berrira. Orduan arixe ori gertatu bear zitzaionik! Ez gera iñor! Nere aldetik meserez eskumiñak eman akizkiozu, mundu ontan noski ez degu geiago bizirik alkar ikusiko-ta, Bereak ikusita utziko du lur au! Malda artan lokatz egin nitun oñetakoak, baserri batean garbitu nitun ta igo nintzan gai– xotegi berrira. An zegon Joxe ixil ta geldirik. Etzan ala oitua. Eziñak menderatu ura ere. Emengo argira betiko itzalita zeuzkan begiak. Gorputzik ezin mugitu, ezker aieka illa baizeu– kan. Itzegin nionean, abotsera ezagutu niñun. Itzegin, itzegiten zuan; abotsik ezin garbitu. Entzun niñuneko, irriparrez alaitu zitzaion ar– pegia eta luzatu zidan oraindik bizirik zeukan eskua. Exeri nintzan bere ondoan, eta, luzatzen zidan esku bakar ura nere bien erdian arturik, galdetu nion: Zer moduz, Joxe? Oñazerik bai al dau- kazu? Oñazerik ez, baña nereak egin dik! Aul– tzen, aultzen niak! Ez giñun ba gu ere betiko sortu-ta! Bizitza ontako itxas naspil oni alderik– -alde bira eman ziot. Ez nauk bidean galdu. 270
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz