BCCCAP00000000000000000001805
keintzeak, uxatu zizkin nere asarre guziak. Jau– nari eskerrak, oraindik badituk biotz oneko kris– tauak. Guda bukatu aurretik aldegin zin seme batek Prantzira. Beren asmoak bazizkiteken; asko joan itun Europa'ko gudaren bukaeran onuntz sar– tutzeko asmoan. Baña kukuak oker jo ziguken. Euskaldun oen ametsa, ametsa izaki; ango guda bukatutakoan onuntz sartuko zirala uste baigenun, eta aiekin batean sartzeko asmoari joan itun. Gu, beti be– zela, indarpean geratu giñun. Orduan asi itun joan-etorriak: Prantzitik be– ten etxera bidean, gure mendi onetara azaltzen itun lenengo; emen eguna pasa tr. gabaz beren etxeetara azalduaz. Andik bereala, beste seme batek iges egin zidaken, baña pralle: bizardun kaputxino oietara sartu uan. Ori ez dek aita baten biotza mintzeko gauza; poztekoa baizik. Urte oietan il zaizkidaken bi, asko maite ni– tunak. Bat, nere egun larrietan ainbeste lagundu zidan emaztearen anairik gazteena. Sasoiko gizo– na oraindik. Bestea, berriz, gure auzoko bat: Ai– tzondo'ko Jose Martín, gudatean gure etxea be– rritzen ainbat lan egin zuana. Mendian galdutako bonba zikin batek il zin. Palta nuan semea, etorri uan noizbait Pran– tzitik. Laster asi ituan Antxo'ko kai alde ortatik beste berri batzuak zabaltzen: itxas-ontzi asko sartzen zirala ta aiek zekartena antolatzeko leku geiago bearko zutela noski; kai inguru orretan 265
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz