BCCCAP00000000000000000001805
jauzi bestera; gerriz berakoa dana kiskaltzen. Berak esan zigunez gero, buruaren gañetik pa– satzen omen zitzaizkioken su-garrak. Ikusitakoak ziotenez, ez omen uan su barruan zebillenik ikusten, eta iñor ari eltzera ausartu ezin. Gero berak esan zigunez, len bere gerriko ubela ukuitzea aski izaten omen zin askatzeko. Orduan korapillatuta geratu omen zaioken, ezin askatu ta ezin autsi; galtzak eraztea aski baizuan itzaltzeko, aietan baizeukan gasolina. Bere oñaze guzien artean etzin bururík galdu. Ala bearko zin. Noizbaiten buruan, azaldu omen uan enkar– gatua. Orduan bai, bereala itzali ziteken; baña berea egin ta gero. Ordurako, suak ere indarrak aituak zeuzkaken. Uste gabean egin zuan lagunak ere asko maite zin, eta egun batzutan etzin lasaitasun aundirik eduki. Bere berri etzekigu. Guk etsi bagenun, bera ere, ez oso etsita -ori il-zori dagon batentzat zalla dek-, baña bai erdi etsita. Sartzen zan guziari, txuxen arpegira begira– tzen zioken, eta bestea aren begietatik igasi nai– rik; ez baita errex, il-zori dagon maite batí, tris– turarik gabe ta begira dagonak igarri gabe, be– gietara begiratzea. Gero, ango jendearen etorre– ra eta danak urduri xamar ikusiz, ez ote zion garbi igerri iltzera zijoala? II baño lentxeago, eskuetako beatzak txuri– tzen así zaizkioken, eta gero ta aurrerago txu– ritasuna. Eskuak jasoz, noiznai aieiri begira jar– tzen uan. Beatz txuri aiek zer esaten ote zio- 254
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz