BCCCAP00000000000000000001805
Ez joan eskeintza oiekin arengana. Ura ez uan diruarekin saltzen zan oietakoa. Eskeintza goxo guzieiri muzin egin zieken. Oraindik arnai– ka atetan jo zin, baño alperrik; etzioteken iñon ere zabaldu, ezin baizezaketen. Bizi bearraren begiak gorriak ornen dituk; lenbízi zetorkion eskeñiari lotu zaíoken. lgande ta jaíetan ernen bazkalduaz, egun– •pasa etortzen zan Makazaga izeneko rnutilzar aundi bat bauan, Ururnea'n ondar ateratzeko la– netan sozio bezela zegona; arek artu zin bere lantegian. Lan gogor ta nekosua. Nonbait bear– •ta, an así uan lanean sernea. An, jakiña, !anean asteko ordu jakiñik etzi– teken izaten. ltxasoaren gora-berari begíratu bear baízioteken. Askotan, oraindík gaua zala así bearra zeu– kateken; besteetan, arratsaldean. Urte batzuk bazeramazkiken, baña ez asko. Eguberri-irugarrenean, goizeko bostetarako, Urumea'n, beren motor xarraren barrenean zio– ken nere semea. Andík ordu gutxira, berrí gaiz– to bat ekarri ziguteken, ekaítz ondoren pake– -pakean zegon gure baserri-txokora: Saturnino kiskalí zala eta San Antonío'ko klinikara erarnan zutela. Bein etxe hatera sartzen bada zoritxarra, ez ornen dek ateratzen errexa. Bere egi-muturra izango dik; guretik ez uan beñepin berealakoan ateta. Berri txar ori entzundakoan, geron artean ala geníoken: Urean erre? Zer gertatu ote dek or? 252
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz