BCCCAP00000000000000000001805
SATURNINO Saturnino, nere laugarren semea uan. Ume bizia, bizirik bazan. Oraindik nere aurrean ikus– ten detala iruditzen zaidak. Oñakin lurrik ukui– tuko ez balu bezela, ia aidean pasatzen zizkin bide zakar oek. Baña aspaldi auetan ez dizkik malkor auek igo ta jetxi. Gure sukaldean utsun bat utzita, aldegin zin arek ere. Ez uan geldirik egoteko ona, baña aspaldi onetan geldirik zegok gizajoa. Ark ere bazin eguzki goxo bat ikusteko gogoa; azkenean, ikusi gabe agur egin ziguken. Berak al zuan guzia egin ondoren, egundo baño lotu ta zapalduago ainbeste maite zuan aberri xarra utzita, naigabe onekin betiko aldegin zin mundu ontatik. Arentzat ere etzegoken azken lasai ta atsegin bat aukeratuta. Bizitzak irripar goxoa egiten zion orduan, alde egin ziguken. Seme maitea nuan ezkero, utzi akidak, erdi negarrez bederenik, ari ornen txiki bat egiten. Beteko ez dan utsun bat biotz xar ontan utzita, oñaze gorrien artean urrundu baizan. Bere lekua 249
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz