BCCCAP00000000000000000001805

- Ametsetan ez bagabiltz, egia izan bear du! Amaika bider lotu dizkiguten eskumutu– rrak, aske dauzkagu beñepin, ta guardizibillik ere ez daukagu aldamenean! Baña iñork aitatzea nai etzuan naigabe bat bazioken gure biotzetan; lau joan ta bi etorri bai itun. Zer egingo diegu bada, J ainkoaren bideen berri etzekigu-ta! Ez itun oraindik ere, ez, aztu gutzaz. Bilbao'n arrapatu ta gero, gudatean, bukatu zan arte, oekin hatera ibillia, guda aurretik soldaru ser– bitu etzualako, koartelera deitu ziteken. Etzio– teken ori ere barkatu; len iru urtez gora ibillia baizan. Semearentzat ez uan nolanaiko aldrebeske– ria; lantegi eroso batean baizebillen. Auentzat, ordea, beren buruak besterik ez dek munduan. Noizbait orratik, traba guziak kenduta, bizi giñanok bildu giñun hatera gure sukalde xarrean. Biren utsuna ordea. Olako guda odoltsu bate– rako arritzekoa al dek? Nere garai bateko ame– tsak lekutara joan itun! Bederatzi semetatik zor– tzi, arraiskurik txarrenetan ibilliak itun. Bede– ratzigarrena, urguna zalako, etziteken eraman; bestela, etzioteken ari ere barkatuko, ez. Nere seme auen bizinaiak etzin orduan neu– rririk; beren urterik onenak galdu baizituzten, izenik ere merezi eztun alkar-iltze lotsagarri artan. Etxean bi geratu ta beste gañerakoak an eta emen billatu zizkiteken beren lantegiak. Arra– tserako, danak hatera biltzen giñun gure sukal– dean. Etziteken zer esanaren ;:,altik izaten. 246

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz