BCCCAP00000000000000000001805

ziña, etzutela oietakorik ilko; orí ere entzun det. Oien aldeko agiria eman didan batek esan dit -erantzun omen zioken itzetik ortzera koman– danteak. Gogo onetik edo txarretik, aurreregi sartua damutuz-edo, arek ere beñepin egin zioken se– meen aldeko papera. Alare, bagenizkin gure zalantza gaiztoak. Gudan txikitutako bazterrak presoak jaso bear– ko zituztela, onez edo txarrez esanta etzekit, baño maizegi entzuten genizkin olako arrazoiak. Len gu erretzera ateratako jendea orain gure alde lanean astea, ez uan oso itxura txarra. Itxa– ropen pixar bat piztu ziteken beñepin gure bio– tzetan. San Martzial arratsaldean -igandea uan, Al– tza gañeko jaiak gañera-, eten gabe ttunttuna ari zin. Donosti'tik errekaz erreka igota, bi gizon estrañu ikusi genizkin, etxe atzeko pikopean ba– rrena gure etxe aldera zetozela, mendi-bota il– tzedun aundi oiekin, galtza urdin ta kazadora beltz lodi banarekin jantziak. Arritzen giñun: udaren biotzean artara jantzita zebiltzan gizon aiek, nongoak ote ziran? Laxter ezagutu geniz– kin: San Kristobal'ko nere semeak itun. Lax– terka joan giñun, alkar besarkatuz. Gurekin uan Telleri'ko Joxe ere, etxe ontako bat bezela baita, gure naigabe guzietan lagundu digun gi– zona. - Noizbait etorri al zerate? Ez uan errexa! Aske etorriko ziñazten noski? -esan nienean, beren eskumuturretara begiratuaz, gertatzen za– na ezin sinisturik: 245

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz