BCCCAP00000000000000000001805
Emengo ataka, langa, bide-gurutze, bide txi– gor, nijoan lekura nijoala, beti eiztariren bate– kin topo egin bear. Beren zelai-lanetan ari zi– rala, sagar-abarren batetik zintzilik an edukiko ziteken eskupeta. Ontz aundia bezela gure ingu– ruko arri-konkor oen gañean exerita, eskupeta belaun gañean zutela, lau edo bost zigarro erre arte, ke-jario emen egongo itun, eztulka-estulka, gu nondik nora genbiltzan ikusi nairik. Ixtillu oiek danak zergatik ziran bai al dakik? San Kris– tobal'dik iges egin bazuten, semeak etxe aldera joko zutela ta aiek arrapatu nairik jarritako sa– rea uan guzi orí. Ongi zeudela ikasi gendunean, amaika par ta jolas egin nin gure agure ta jende elbarri aien bizkar. - Maiatzean bizi gerala ez al dakizute eta eizean ez dala zillegi? Etxe inguru ontan orrela baldin bazabiltzate, ni parte ematera niak! -esa– ten nieken. - Guri agindu egin zigutek, eta datorrenak emen geratu bearko dik! -batzuek euskeraz, besteak erderaz erantzuten zidateken, eta gure auzo oetako aitonak izaki. Noizbait bear-ta, bukatu ziteken ainbeste erru gabeko odol-ixurtze ura; ainbeste gorroto gaizto biotzetan erein zuan alkar-iltze negar– garrí ura. Joan diran urte oetan, gure baserri koskor ortara ainbeste eraso gaizto egin badu Euskale– rriko sendi bakoitzera, burua makurtu ta azpi– ratuak bizitzeak ez arritu. Gerok izan gaituk okerrenak gañera. Etzeukagu urrungo etsaieiri 241
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz