BCCCAP00000000000000000001805
joan-etorri artan amaika duro eder utzi nin eta semeakin itz egiten utzi ez aitari. Eta zerg~tik? • Euskaldun giñalako. Orixe dek oinpean zapal– tzea! Euskeraz itz egiten gendunoi, danean begi– ratu txarra egiten zigutela ikusirik, billaukeri– -bildurrik ez neukan etxe-txulora bildu niñun. Geroztik lana ta lana izan uan nere bizi-modua. Nere aldamenean neuzkan iru semeetatik ere, bat eraman zidateken soldaru. Amarretatik, iru bakarrik geratu giñun etxean. Ainbeste maite ziran anaiak, indarrean alkar iltzen jarri-arazi zizkiteken. Gudaren lanak dituk oiek ere. Iru bat urtean, etxe nekosu ontan eziñean gu. Bilbao artu zutenean, an zebillen semerik gazteena, soldaru ateta ziteken; zarrenak, berriz, Zaragoza aldera eramanta, batallón de trabaja– dores'etan urteak bota zizkin. Españi'ko lau aldetatik bagenin diru-eskea. Semeak ezik, illobak ere eske así baiziran. Nere irurogei ta lau, bost, sei ta zazpi, lau urte orie– tan, amaika gau-pasa egin nizkin; ez jolasean ta zurrutean, ordea; illargi-argitan helar ebakitzen bai. Majiña bat helar-meta azpikoz gañera jarri genizkin. Etxekoak ezik, auzokoak ere gure kon– tu gelditzen baiziran. Gizonezkoak eramanta, emakume utsak utzi zizkiteken an ere. Bertako andre xarrak, alargunak, ala esan zidaken bein: - Ai, Joxe, Joxe! Nere onetatik ia atera naiz oraintxe! Nere biotzak ezin du geiago! Jai– -egunak negarrez pasatzen ditut! - Negarrez? Zergatik ordea? 237
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz