BCCCAP00000000000000000001805
aiek San Kristobal'era eraman zituztenik. Ordu– rako, gizon jator askoak, nundik nora iñork etze– kila, galduak baiziran; bat baño geiago bai gure aieka oetan ere. Aiekin orí egin ote zuten bildur giñun. San Markos'en kapitan zegon batek bitarte– ko eginta, Donostia'n bizi zan illoba maite bat itxu aurreko nuala, Urte berri egunean joan gi– ñun San Kristobal'era. Orma ari zula igo giñun bere gallurrera. Aizeak eraman bear zin bat gañ artan. Arkaitz legor, basamortu bat besterik ez dek gañ ura. Auntzik ere biziko ez litzaken lekua. Guda-gaztelu oietakoa dek, San Markos'– en itxurakoa. Oraindik jende gutxi ornen zio– ken; betetzen ari zutena. Babesera sartu giña– nean, ez giñun asarte. Ai, mutillak! Ongi mendean bizi izateko eto– rri giñun euskaldunok mundu ontara! Ar-zulo illun hatera sartu ta illunpetik argitara azaldu zíran semeakin izketan así gíñanean, an sare er– dian entzuten zegon guardí kankallu arek jarri zigun muturra! - ¡Hablen en cristiano! --esan ziguken. Gu euskeraz así baigiñan. Bestela joka, au– rrean artuta, aterako giñula; bere gomazko po– rra zar aundi ura dantzatuz, gozoa zebilleken uraxe. Gurekín alako purrustadan asi zanak, zer etzin egingo mendean zeuzkanakin? Illobak, erderaz baizekín, an jardun uan ba– karrik nere bi semeakin izketan. Ni, berríz, ixil da makur, aíek noiz bukatzen zuten zai. Orí ere neri gertatu bear! Kapitan ari egindako eskupekoaz gañera, 236
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz