BCCCAP00000000000000000001805
Ez gorrotorik izan iñori, izan alkarrekin lagun; iraun zazute beti euzkotar eta benetan euskaldun; Eliza maite, kristau bezela bide zuzenetik jardun, orain berexten geranok berriz alkar ikusi dezagun. Antonio anaíaren izenik ez dik jartzen; ura aldamenean baizeukan, ogei ta zortzi urteko gaz– te bikain askoa, bizia emateko berexia. Gorrotoa kentzen zalla dek, baña kendu ez– kero obea. Nai ta nai-ezkoa Jainkoaren aurre– rako, danok zorretan baigaude. Jesusek bere il– tzalleei bezela, nik ere barkatu nieken noizbait. Eguo garratzak itun neretzat eta gure etxe– rako. Elizkizunik egiten ere etziguteken utzi. Ixilka ta bildurrak, an ta emen atera genizkin meza batzuak, bai, ta kito. Oraindik ez dit egundo orduan bezin kora– pillatua biotzik eduki. Umetatik lagun nitunak, etsai biur zaizkidaken-ta. Orra semeak bakantzen así. Beren bizitzarako aukeratu zituzten lagunak negarrez utzita, aldegin ziteken betiko emendik. Aien alde, otoitza baizik ez uan onik. Bizi ziranei lagundu egin bear, ordea; On– darreta'n an geratu itun beste bi. Eguberriak zirala-ta, an ematen ziena baño bazkari obea era– mateko asmoan joan uan goizean anaia. Ez al– perrik! Gabon-goizean San Kristobal'era erama– nak zirala esan zioteken. Joan baño tristeago etorri uan etxera. Egia badiot, ez genio sinistu 235
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz