BCCCAP00000000000000000001805

azken agurraren ondorena. Gizonak gizonari ematen dion zigorra. Ai, gorrotoa! Ongi Luzipe– rren semea aiz, bai! Amaika negar egin ziteken beren andregai gaxoak. Bost minutuko itzaldirik ez genin egin; baña ni sekulako nazkatu niñun. Ateeran zerbait esan bear-ta, neronek ere ez nin sinisten, ez, baña ala esan nieken: - Agur, semeak! Ez al dek luzarorako izango! Laxter aterako al zaituzte! - Bai, aita; nora ezik, laxter aterako al gai– tuzte! Orduaren zai gaude! Itz oiek entzun nitunean, alako eziñaren go– rroto samin bat sortu zaidaken biotzean. Ez nin gero berealakoan kendu . Zergatik esan zidan ulertzen bainun. Nere esku eduki banu, ez nio– ken orduan etsaiaren izena zeraman bakar batí ere barkatuko ; antxen bertan bizirik kiskaliko nizkin danak. Beren iritzikoak ez diranak iltze– ko, zer eskubide zeukatek gudazale madarikatu oiek? Ordurako arrunt etsita zeudeken aiek; orrengatik esan zin: - Nora ezik, laxter aterako gaituzte! Ori esan zidan semea, ez dit geroztik, ez bizi ez illa, mundu ontan ikusi. Au gertatu ta bi egunera, esnearekin Do– nosti'ra joaten zan anaia, ordu luzeak igaro ta ageri ez. Ai, mutillak! Etxean geundenon !arria! Ura oraindik ageri ez danean, ez dek gauz onik. Zoritxarrez, erdiz-erdi asmatu genin. Noizbait etorri uan, eta, gure arpegian zer galdetu nai gendun igarririk, malko garratzak zerizkiola, ala esan ziguken: 232

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz