BCCCAP00000000000000000001805
de; consejo de guerra egin baidie gañera, eta laurak eriotz-pena ote duten. Mundu ontan bi– zirik ikusi nai badituzu, joateko lenbailen; egun gutxiko gorabera dala ta zuri abisatzeko esan di– date. Gure mendi-txoko ontako tristura! Erruga– beak zirala jakinki, ta iltzera zeramazkitela be– ren sasoirik onenean, euskaldun jaiotzea beste pekaturik gabe, il aurreko kapillan, orduaren zai. Etsaiak indarrean eta gu goi-beak jota. Lagun– tzallerik, berriz, iñun ageri ez. Askotan erruki– tu izan niotek, umeak galdu ta zaugaitzetik zugai– tzera dabiltzan txori amak. Aiek bezela nebi– lleken ni ere. Aien karraxiak basoan galtzen di– tuk; nereak ere etziteken iñoren biotzik biguin– du. Orí dek guda: errukirik eza. Ortaraño itxutu itun gure gudazaleak. Eguarte batean joan niñun. Sartu baño as– koz tristeago atera niñun andik. Ura ez dek gizonarentzat egiten dan lekua. Basa-piztiak ar– tara ikusita, kupitu egiten niotek. Inpernua, orixe dek ura. Burni-xare batek ixten ziek, be– giakin ikusten duten askatasun ta zorionerako bidea. Ori baño inpernu gaiztoagorik asmatu al leike? Kanpoko ta barruko pillaka alanbre-sarea– ri eratsiak, mendi batetik bestera ojuka ari ba– lira bezela, alkarri ezin adierazirik. Bi sareen erdian beste zelatari ura. Senar-emazteak alkarrekin, seme-alabak aita– rekin, edo biotzez maite diran neska-mutillak, eta laztan goxo bana ematerik ez. Metro baten tartea, ta uraxe ezin igaro. Eskuakin keñu; bat inpernura ta bestea kanpora. Negarra izaten dek 231
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz