BCCCAP00000000000000000001805

nioteken neretarrak. Ongi zekena dek, motell, politika! Donosti'ra zebillen anaiak ere, alegiñak egin zizkin. Borondate oneko asko arkitu zitula zio– ken arek; baña izu laborriak artuak zeuzkala. Artzalleetako lanak bukatu ondoren, igande ta jaietan batez ere, Donosti'ko Santa Maria'n meza entzuteko oitura zin. Bein alabear-ta, mar– mita lurrean utzi ta meza entzuten zegola, se– meak San Markos'tik Errenderi'ra biali zitun te– nientea, aurreraxeago ornen zioken meza entzu– ten. Gizon zuzen xamarra zirudiken, eta egin zunez barrenak kezkati xamar edukitzea ere ba– zeiken. Anaia ikusi zuneko beñipin, bere on– doko errekete batí galdetu ornen zioken: - Atzean marmitarekin dagon mutil gazte orí ezagutzen al dek? Zear-begiratu bat egin ornen zioken anaiari, eta bereala ezagutu ornen ziteken biak alkar. Alare, lotsa gutxirekin, tenienteari ala erantzun ornen zioken: - Ez, jauna! Ez det uste gaur arte nere be– gien aurrean jarri danik ere ori! Beste leku batean egon balira, marmitarekin burutik bera joko ornen zin; alakoxeko nazka eman ornen zioken-ta. Aspaldiko urteetan Erren– deri'ko Adoración Nocturna'n izaten ziranak, eta, berak zionez, an zuan lagunik maiteena. Donosti'tik oso berri txarrak zetozeken. On– darreta'n lan egiten zuan auzoko errekete bat bauan. Arek esan zidaken bein: - Egunero zure semeakin itz egiten det. Oso berri txarrak dituzte eta etsi xamarrak dau- 230

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz