BCCCAP00000000000000000001805

- Au Bordaxar-ko Joxe dek, eta oraindik bizirik zegok! Arek bazekiken nere kalbarioaren berri. Aita– semeen artean Cuarto-socorro'ra eraman niote– ken txuxenean. An ziztako bat eman ta etorri niñun onera. Eguo batzutan bizkarreko min pis– ka bat eduki nin, baño besterik gabe pasa uan. Ura an ezpazan azaldu, ni antxe geratuko niñun. Andik urte batzutara, tranbe zikin arek be– rak il zin, ni salbatu niñun Segari-luze gizarajoa. Ni an il banintz, dudarik gabe, nere burua il nuala esango zin jendeak. Nere buruan ez dek sartu ere egundo olako tentaziorik. Segari-luze deitzen diyogun ua inguruan izan, maiteki arek lagundu eta kontura etorri nintzan. «Bere burua tranbe azpira botata Joxe emen il zan» an pasatzian esango zuten bertan gelditu banintzan; alako asmo gaiztorik gabe gure birian genbiltzan. Gorrotoak menderatu zin maitasuna, eta be– ra zebilleken Euskalerriko nagusi ta jabe. Gizarte berrirako ez giñun onak. Gure biziak bost xentimo etzizkin balio. Nere eziña ikusi– rik, biotza trinko, korapillo bat egiña, dana Jain– koaren borondatera utzi, bai, ta nere baserri– -txulora bildu niñun. Ainbesterañoxe txokoratu 229

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz