BCCCAP00000000000000000001805
Beste apaiz baten ateak jo nizkin, ez bainun etsi oraindik. Zertan nenbillen esan nioneko, pa– per bat egin zidaken maitasunez, batere erren– kurarik gabe. Andik txuxenean udaletxera jo nin. Asko eskeñi eta etziteken ezer egin. Andik au– rrera eman nitun pausoak ere, bada, alperrik izan itun. Lau egun lenago izan balitz, milla bear-ta ere, bilduko nizkin. Zer egingo diegu bada? lgandean erregetzat aukeratu nai zutena, ostiral-arratsalderako gurutzean zintzilik illotza zeukateken-ta. Jainkoa baño geiagokoak ez gaituk. Andik urte beteren hatera izango uan, uda– letxera joan nintzan batean, nere zoritxarrerako, an ikusi nin berriz illoba apaiza. - Kaixo, osaba! Emen al dabil bedorri ere? -esan zidaken. - Bai, jauna! Ez nabil oso gogo onetik, baña bizi bear onek lotzen gaitu gu ere! -eran– tzun nioken. Ura an ikusiak etzidaken onik egin. Etzekit nola, erdi lo etorriko niñun noski, ezpainauk ezer oroitzen; baserri aldera nentorrela, topo esaten dioten tranbe-bidea batetik bestera iga– rotzerakoan, tranbeak atzetik jo ta lubaki-baz– terrera bota nioken korderik gabe. Andik jetxi– tako komandante kaska-zuri batek, nere esku– muturra artuz, illa nengola, bai, ta kanposan– tura eramateko agindu ornen zin. Baño danak ez itun iritzi ortakoak. An her– tan bizi zan Prantxesa edo Segari-luze esaten genion zurgin aundi bat, oso nere laguna, eto– rri ornen uan laxterka. 228
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz