BCCCAP00000000000000000001805

geundenok adiskidetzeko, arrazoi politak itun oiek. Bere iritzikoak ez giñalako, zigorra merezi genin. Jainkoak izaki. Ez nioken begiratu ta itzik trukatu ere. Iño– ri agurrik egin gabe, purrustadan ateak itxiz, oñetako autsak ere ateetan astinduz, lau salto– tan jetxi nizkin eskallerak. Nere illoba ta arre– bakiko lanak bukatu itun betiko. Etxe artan ez dit geiago ankarik sartu, lendik ere ez nin oso gogozkoa etxe ura-ta. Urte batzuk badituk ama-semeak il zirala. Errukituko al zaieken Jaun– goikoa! Txuxen, andik bikario jaunaren etxera jo nin. Nere semeen alde zerbait egingo al zuan eskatu nionean: - Zer? Soldaru al dauzkazu? -galdetu zi– daken. - Ez, jauna; arraiskurik txarrenean Onda– rreta'ko espetxean dauzkat! Burutik oñetaraño begiratuz bere modura neurtu niñunean: - Ez, ez! Ez det egingo! Preso badaude, ongi daude, gizontxo! Ez dezu biaje galdurik! Ez orixe! Baso-erdi batzuk edateko etzaizu gaiz– ki etorri! Iseka eginta biali nioken agure kaskallu arek. Arek etzin bareak baño sentimentu geiago. Bera ta bere dirua itun aren Jaungoikoa. Nik apaizak maite ditudan ainbeste maite ta ori al da ordaña? Olako erantzun gaizto batek betiko galdu zin Judas. Aiek ere apaizak izaki. Apaizik geienak zuzenak dituk. Oietan ere, se– ta gaiztokoak ateratzen. 227

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz