BCCCAP00000000000000000001805

ere. Olako txuri maltzurrak dituk oiek. Dana alperrik izango zala banekiken, eta, bere galde– rak merezi zuan gisako erantzun min bat eman gabe, lasaitu niñun; eta, bein sartu nintzan ez– kero, al nuan modurik goxoenean mintzatu nai nin: - Bai, egin bearrak izaten ditugu guk ere, eta askotan ez oso erosoak. Makillarik jaso ez duten lau seme dauzkat arraiskurik gorrienean, Ondarreta'ko espetxean. Len ere zuk olakoetan lagun izan didazu, eta badakit ez gaituzula utziko. Ixildu nintzan orduko, ura arri-erasoa bu– rutik bera: - Orain, orain, bere burua galduta ikusi dunean, al dator erremedio billa? Bedorren la– gun maiteak olaxe ibilli naute ni! Orduan nun zebillen? Orduan ez al nintzan zure illoba mai– tea? Eman ta artu-ezean, laxter aspertzen da gizona! Txerrimuniak ordañetan, osaba! Ixil ta buru makur entzun nioken dana. Bu– kaera on bat emango ziolakoan bainengon. - Alper-alperrik dator aiezka nere aurrera! Ez diet ezertan utsegin eta zertan lagundurik ez daukat! Ai! An dagon batek ondo-ondotik lepoa moztea merezi luke, ibilli dan lekuan ibi– lli ta iritzi ortakoa izateko! -truke egin zuan semearengatik zioken au-. Baita bedorrek ere oraindik kartzelara joan bearko du! Bijoa maite zitun lagunetara, ia estuasun ontatik ateratzen duten orain! Egi biribillak dituk oek: orixe esan ta egin zidaken nere illoba apaizak. Len erdi zaputzik 226

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz