BCCCAP00000000000000000001805

- Aiek, Joxe, oso esku txarretan erorí clira! Alegiñak egin gabe ez ditzagun utzi bakarrik! Nere kuñadu maiteak ere azaldu itun, ger– takizunen berri ikasi zutenean. - Illoba apaizarengana zoaz, Joxe! Gizona baldín bada, estuasun ontan lagunduko al dizu! - Len ere, nai izan balu, lagunduko zien. Begitan zeukana aurrera biali besterik ez du egin! Seta gaiztoak artua zegola bainekin. Semeen bizia jokoan zebillelako, joan egin niñun alare; ni ere, alegiñak ez banitun egiten, ez baínintzan lasai geratuko. Atea jo edo ez jo, luzaroan ur– duri egon niñun bere ateetan. Gurutzeak deabru guziak menderatu zitula, bai, ta, zirikaldi gaizto batean bezela, Aitaren eginta atea jo nin. Nere arreba, apaiz jaunaren amak, zabal zi– daken atea. Arrituta geratu uan, ikusi niñuneko. Otz artu nioken. Izan ere, berak uts-eziñak itun; gu pekatari. Aiek bide zuzenetik zebiltzanak; gu okerrekotik. Aien ustez, zigorrik gaiztoena ariña uan gure pekatuentzat. Arro ta garaille bezela artu nioken. - Atoz, atoz aurrera, Joxe! -esanta, zabal zidaken atea. Nere illoba maite ori an azaldu uan bereala, egoaizea baño arroago. Besteren kezka ta nega– rren ajola aundi gabe eta burua tente, ala esan zidaken: - Kaixo, osaba! Aspaldiko partez, noizbait azaldu al da? Erregali onen bat bai al dakarkit? Txikitatik oso errespetoz bedorrika itzegiten baizidan, nik baño urte batzuk gutxiago edukita 225

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz