BCCCAP00000000000000000001805

xelebrea egin zin. Lau zarrenak eskatu omen zizkin; baña izenez deitu eta laugarrenaren le– kuan bostgarrena aurrera biali. Ori zeñen lana zan jakiteko, buru-auste aundirik ez nin ibilli. Oso oker ez banago, nere illoba apaiz maitearen lana uan orí. Bosgarrena oso begitan baizun. Aldaketa oiek egin bearrean, danak etxera bial– tzeko moduak egin balitu, obe genin. Bere esku zioken, erriko nagusi bera uan beñipin-ta. Al– kate ere, bere lagunik maiteena aukeratu zite– ken. Urte batzuk zirala, amaika atzera-aurrera egi– ñak itun gure etxera; bazkari ederrik ere egin ziteken gure txokoan. Ez sartu ziranak, ez; okerrenak etxekoak itun. Zetozenak zer zekiteken gure berri? San Markos'tik Errenderi'ra, oiartzuar erre– kete euskaldun batzuen mende joanak omen itun. Biotz oneko mutillak izaki aiek, eta, zerbaitetan lagundu nairik, ala esan omen zieteken: - Zuek badezute ba errian zuen artekoa, oetan sonatu xamarra! - Bai; olako! --erri ta bere inguruetan oso ezaguna baizan. Zuzenean arengana joan zirala etzeok esan bearrik. An ez omen uan gero errekete ta apai– zik azaldu. Bitarte ortan, aien ixillean egindako lanak itun guziak. Etsairik maltzurrenak gure artekoak genizkin. Jainkoak barka dezaiela, guk barkatzen diegun bezela. Olakoxeak dituk gu– dazaleak. Aien alde zerbait egin zai zutenak ala zioteken: 224

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz