BCCCAP00000000000000000001805
rriak egiñaz sartu ziran otsa baizebillen. Batean nolakoa, bestean olakoa baita. Odolak ere moz. kortu egiten baitu. Gudaren lanak dituk oiek. Orra seme asko azitako saria! Ez berealakoan, baña noizbait eguna zabal• du zin. Oso goiz etorri uan auzoko neska; arek ere bi anai San Markos'en baizeuzkan. Gosari– -lege bat jarri ta eraman zieken San Marko'ra ño. Etxeko lanak bakar-bakarrik egin nizkin, Nun joa bazioken. Ez nin alare nere bururik galdu. Urteetan alaxe bizi bear banun bezela, ekin nioken lanari, Jainkoak eman zidan sinis• menari jarraituz, geroko itxaropenetan. Jainkoak nai zun arte, lanpean bizi; len emaztea bezela, orain semeak kentzen baizizkidan. Etzala luza– rorako izango noski-ta, irurogei ta iru urte be– teak baineuzkan. Aiek orduak! Ori ere neri egin bear! Gudaren lanak! Itxua baita. Auzoko neskak, etorri zanean, oraindik bizi zirala beñipin esan zídaken, eta bizi dana, len– txeago edo geroxeago, non edo andik, azaltzen dek. Bateonbatzuk azaldu itun ni poztu nairik. Ez alperrik! Pozarentzat lekurik etzeukaken ne– re biotzak. Bazkalondoan, sega pikatzen ari nintzala, eto– rri itun iru seme gazteenak, oso triste gañera. San Markos'tik Errenderi'ra eraman eta eguartea an igaro ondoren, lau Donosti'ra ta beste irurak etxera biali zituztela. Garbi esateko, nora era– man zituzten etzekiteken; aieka artara bidea artu zutela. Errenderi'ko komandante jaunak oso aukera 22.3
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz