BCCCAP00000000000000000001805
gabeak giñala eta on besterik ez baigendun egin auzoetan. An galdera batzuk egin; il edo ez il batzar txiki bat egin ziteken, eta, ondorean, illun urra– tze ortan, zazpi semeak San Marko'n baituta utzirik, bakar-bakarrik biali nioteken ettera. Amasei urtez lenago bederatzi semerekin alar– gun geratu nintzan bezela, seme gabe utzi nio– teken orain. Kantina-txiki'n eman zidaten baso– -erdia edanta, jetxi niñun Bordaxar'era. Ura gure etteko utsuna! Ura ixiltasuna! Egun batzuk le– nago egiten nitun amets goxoak, aztu zaizkida– ken ederki. Besterik ezean, txakurren ongi-eto– riak biotza poztu egin zidaken. Gizon asko baño maitagarriagoak itun. Etzekiteken gizonak beze– la gorrotatzen. Ette atarían ollo-lapurretan arra– patu nizkin beste oiek. Danaren jabe ziran ez– kero, nai zutena egin, enieken itzik trukatu. Ez al uan bi tiro artzea baño obea? Ez uan azke– nekoa izango. Genitun ollorik ederrenak gure eskutik artuta, ordain-sari guzia pistolak era– kustea izan uan. Gorriak etziteken egundo ola– korik egin. Ez neukaken lanerako gogo aundirik, baña zerbait egin bearra zioken. Bakarrik egin nizkin beien mazkak, bakarrik ukulluko lanak. Gau ar– tako nere egoera negargarria etzeok zertan kon– taturik. Bi egun aurretik, bederatzi seme, sasoi– rik onenekoak, nere aldamenean neuzkaken. Danak. indarrean kenduta, bakar-bakarrik utzi nioteken. Txarrena, berriz, beti gogoan eta bu– rutik ezin kendua; nere begien aurrean ez ni– tula geiago ikusiko etsitzeraño, motell. Izuga- 222
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz