BCCCAP00000000000000000001805

Krutz bezpera uan. Legorte pixar bat nola bai– zan, bereala asi itun urketan. Urrengo eguna etzaidak berealakoan aztuko. Eguarte artan, uretarako aitzakitan, iru edo lau sarrera egin zizkin gure sukaldera guardiazibil batek. Etxera sartu gabe ere, kanilla an zeukaken atarían, nai zunean ura artu. Zerbaiten berri bazekiken arek, eta gerorako bideak ikasten zebilleken. Ordu biak inguru ortan, eguarte guzia !anean pasa ta gero, zazpi semerekin lasai bazkaltzen ari nintzala -beste bi aurrera joanak itun-, purrustadan atea zabalduz, pistola eskuan zuala, jauzi batean sartuta, iltzea baño geiago pentsa– tzen ez gendun garaiean, «¡Manos arriba!» oju egin ziguteken erdera latzean, bere beste bost lagun gelditzen ziralarik atez kanpo, pusillak pre– paratuta. Bazkaria jaten asi berriak giñun. Mai gañean utzi; besoak jasoz, pusillen aurrean, atarira ate– ra-erazi giñuzteken. Laxter egin itun besteren etxearen jabe. Gu lerroan atarian zai geunden arte, etxeko traste guziak azpikoz gañera irauli zizkiteken. Billatu zituzten trasteak, gure kalte– rako ziranak, zaldian artu; ta, lapurretan arra– patutako ijito-sall baten antzera, pusil aurrean, San Marko'ra danok, geunden bezela jantziak. Orí ez al dek indarrean egindako lapurreta? Beiak, txakurrak eta olloak -azkeneko oek laxter asi itun bakantzen-, ez uan besterik ge– ratu etxean. Gure kalbariorako igoera negarga– rri ura ikusirik, auzo askok, batez ere emaku– meak, negar zegiteken; baizekiten danak erru 221

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz