BCCCAP00000000000000000001805
- Ai, alkar-maitasuna! Gurutzean josi aute! Ire ordez gorrotoa zebillek nagusi! -nere bio– tza otoika ari uan-. Barka zaiguzu, Jauna! Bar– ka zaiguzu! Aiek sartzen baziran, zer etziteken egingo? Eta beti aurrera zetozeken. Napar-aldetik iges zetozenen aotik, izugarriak entzuten genizkin, berriz; ezin sinistu alakoak. Oker zegona zuzendu nairik zetozenak alako– rik egin zezaketenik ere... Ez genieken sinistu. Gipuzkoa'ko jenderik geiena orretxek galdu zin. Zoritxarrez, esana izanaren itzala izaki. Gure ar– tean ikusten genduna ere nazkatzerañokoa uan bada; aurrera beti etsaia eta etxean ezin konpon– durik. Bi illabeteren barruko galdu genin Do– nosti. Goxoak sartu itun. Bertako jendea saka– banatu uan bereala Prantzi ta Bizkai aldera. Mi– llakak aldegin ziteken; alare geientsuena bertan geratu uan. Larrutik pagatu genin gero. Euzkotarrakin, aurrera jarraitu ziteken bi se– mek; nere ondoan etxean geratu itun beste ga– ñerakoak. Ez luzarorako. Obe ziteken aldegin izan balute. Oek sartu-zai irrikitzen zegon Donosti'ko bi– kario agurgarri batek, ala esan amen zin, bein ezagutu zitunean: - Joan diranak zakarrak zirala bagenion, sartu zaizkigunak ez dira gozoagoak. Orí bera amaikatxori entzuna gero; baña be– randuegi. Ordurako armiarmak bere sarean bai– zeuzkaken. Soldaruak oso pakean sartu itun. San Mar– kas gañ ortan geratu uan mordoska bat. Santa 220
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz