BCCCAP00000000000000000001805
bultza, iñork ez genin ontzat artu orí. Ezeren bearrik gabe, gorroto gaiztoak eragindako odol– -íxurtzeak baiziran oiek. Lan oiek etziteken on aundirik egin gure etxean. Kezka txarretan ge– ratu giñun danok, bi alderdiak gaiztoak zirala– -ta, iñora makurtu nai ezik. Gure iritzikoak etzi– ralako, amaika gixajok larrutik pagatu zin. Arta– -puska baño otxanagoko baserritarrak ere bai– tun, arrapazka ortan berexi ta illak. Datorren eskutik datorrela, gaizki egiña beti txartzat jo bear dik biotz zuzenak. Izututa, bereala así uan jendea igasi. Mendi-baserrietan ezkutatuta zeu– den amaika ezagutu nizkin. Bi seme aurrera joan baziran ere armetan zetorren etsaiari gogor egi– teko, ez odol otzean iñor iltzeko asmoan. Jende orrekin topo ez egitearren, Errenderi utzi ta Al– tza'ra joaten giñun mezetara ere. Gipuzkoa gorrien mende geratu zala esan dit; ez luzarorako. Etsaiak egiten zuan pixarra, beti aurrera egiten zin. Gure menditik ederki entzuten genizkin dunbotsak, gero ta alderago. Lanean ari giñala, askotan esaten genioken bata besteari: - Ai, mutillak! Oiek beti aurrera zetozek! Etzekit zer ikusteko gauden! Agorraren lenbiziko egunak izan bear zite– ken. Bi-belarra, ebaki ta ondu xamarra, pilletan utzi genin, egoaize ariñ-ariña baizebillen. Oiera– tu gabe, gau erdira, helar-pilla aietan etzan gi– ñun. Gau-giro atsegin aren ixillean, guk entzun genitunak! Bi etsaiak, aurrez-aurre, menditik mendira, zer etzizkaten esan alkarri! Oroitze utsak ere nazka ematen zidak. 219
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz