BCCCAP00000000000000000001805
pen atera leiken. Bi aldeak lur jota geratzen dituk. Besteren odola ixurtzeak, gaur arteraño ez dik ezer zuzendu. Gizonen odola baño, erru– ki ta alkar-maitasuna naiago dizkik Jainkoak. Bere izenean iñoren odola ixurtzeak, atsegin aun– dirik etziok emango maitasuna danari. Arek be– rea ixuri zin, etsaiak salbatzeko. Emen, berriz, beartsuarena ixuri, nork bere aberastasunak zai– tzeko. Bukaera on bat iritxi nai izateko, gaizta– kerizko bitarterik ez dek zillegi. Nere iritzia gar– bi esango dit, Ataño: guda on ta zuzenik ez dala munduan. Griña gaizto ta ezin ikusiari aize eman besterik ez dik egiten gudak. Oker dagona, oke– rrago jarri. Aundi ta agindu-ll!liak dakarzkin pekatuak. Jesukristo il zutenak, erria, Moisesen legea, Jainkoaren aintza ta abar artu zizkiteken aotan; eta, bitartean, Jainkoaren izenean, Jain– koa bera il ziteken. Otsoak ardiz jazten baidira. Así bazan, bereak eta besterenak egin gabe ez uan geratu. Gudaren asiera, berri gaiztoa, gaiztorik bazan, gure etxerako beintzat. Bede– ratzi mutil gazte zeudeken gurean: zarrenak ogei ta amar urte; amasei, berriz, gazteenak. Guda– teak zerbait luzatzen bazuan, danak arrapatuko zizkin. Ixtillutan ibilli ondoren, Gipuzkoa gorrien mende geratu uan. Geitxo arrotu itun eta ia arratsero baitun eriotzak Donosti'ko kanposan– tu-inguru oietan. Gizonak ortara, odol otzean, etsaiak dirala-ta, iltzeko eskubiderik etzeok. Ja• kiña, besteak milla bider gure neurriak pasa ziz– kiteken; guk ez genekiken, ordea, aien berri. Naiz gure etxean danoiri biotzak alde ortara 218
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz