BCCCAP00000000000000000001805

uan ixilik egon. Nere urterik tristeenetan jar– tzen banitun, olako alaietan nola ez jarri? Ber– tsolariya deitzen genion asteroko bat ateratzen ziteken Errenderia'n. Gure sukaldean ere sartzen uan asteroko orí. Nere bertsoren batzuk badi– tuk an. Amasei urte joan itun, gure etxean emaku– mezkorik etzala ezagutzen. Amar gizonezko, aita bederatzi semerekin. Bakantzen ere laxter asiko zirala banekiken; danak etxerako ezin geratu. Beren bizi-modua aukeratuta joango itun, zijo– azenak, beren adiñean baizeuden. Batzuak bein– tzat aldemenekoakin asiak itun ordurako. Aita batentzat pozgarria ez bada ere orí? Irurogei ta iru urte neuzkaken, osasun apar– ta, gazte baten sasoia oraindik. Udazken zorion– tsu baten ametsetan bizi niñun. Semeak, banaka– -banaka, kabitik egatuko itun, ondo lumatu ta gero ordea, beste kabiren bat sortzera. Izan ere, biotza zerekin poztua baneukaken; ainbeste su– kalde berritako aita eta aitona izango bainintzan aurki. Iñori txartelik eskatu gabe, aita nintzan aldetik, danetan sartzeko eskubidea baineukan. Bañan ai, nere amets gozoak aizeak eraman zizkin! 216

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz