BCCCAP00000000000000000001805
Gure artu-emanak len bezela jarraitu bazu– ten ere, geroztik erdi-zapuztu giñun osaba-illo– bak. Izan ere, txapela-luze oiek orrenbeste nastu bearrik bai al zeukatek? Garai aietan, euskerak eta euskaltzaleak artu zuten indarra. Mutil ta neskatx gazteak sailka euskera garbian nabaituko itun, eta lotsik gabe oju egingo ziteken: - Euskaldunak gera ! Euskal jai guziak euskera garbian egiten ziz– kiteken orduan. Atsegiñez egoten niñun jai eder aieiri begira. Jende txeak benetan maite zin eus– kera. Goikoak ordea muzin. Bost urteko esnae– ra ari eskerrak; onuzkero, bestela, gureak egin zin. Orduan ikasi genin euskaldunok ere norbait bagiñala munduan. Esnatzeko betarik gabe ilko giñun bestela. Gorriak erakutsi zizkigutek; za– paldu ederra eman zigutek. Ai, txutitzen asiko bagiña berriz! Gaur egiten diran oek, ez dituk euskal ja– iak. Itxura besterik ez dek ori. Euskaldun jan– tzi ta erderaz mintzo. Iñauteritan bizi gaituk, gure buruak iruzurtu nairik. Ao betean erdera dabilkitenak, euskal jai onik ezin lezatekek egin. Joan dek, Ataño, joan dek gurea! Dantza ta txistuen etsaia ez nauk. Txistulari on bati entzunaz, alako zarrara goxo bat nabai– tzen dik nere biotzak. Oiek ere gureak dituk; betoz, baña euskerarekin nastuta. Gure izaera or ziok. Nik baño begi zorrotzagoak edukiko dituk. Aldapa artan, gerri-gerritik klikatu ta buruz-pera dagon gaztañ zar ura ikusten al dek? Gaur bi 214
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz