BCCCAP00000000000000000001805
palditik azp1-Janean ari zala banekiken. Kalean ikusi niñuneko, ark ere eskari bera egin zidaken: - Erotuko zenuteke zuek bat! Au lauga– rren eskaria badet gaur! -erantzun nioken-. Ni, berriz, bat besterik izaki ez; ttiki xamarra gañera. Lau puska egiten banazute, asko gabe geratuko zerate bakoitza. Danak agintari jarri nai badezute, zeñek lana egiñik ez da geratuko. Be– randu xamar zabiltz, illoba; eskeñia baidaukat. Erriko gizon jatorrenetako batí ezkeñi diot: Ola– kori. - Bizkaitar gorri oien alde al dago bedorri ere? Oiek olako ta alako dira ! Oiek olako ta alako asmotan dabiltz! Ordu erdi batean gutxienez jardun zin bere itz-jarioan. Luziperren mallaraño jetxi zizkin bizkaitarrak. Ezertxo ere ez nioken sinistu. Ala– re, lenbizi agindu nienei gertatzen zana adiera– ziz, pakearengatik nere biotzari indar egiñaz, ezagutzen ez nitun erdi arrotz batzueri eman nioken botoa. Etxea kendu nai zigutenak, etxe– -zaitzalle jarri nai. Ez alperrik! Eun bototik go– ra etzizkiteken atera noski. Ezkertiar sozialistak eta arek ainbesteraño astindu zitun bizkaitarrak, berdintsu ziaziken. Gezur ta abar ainbeste boto kendu zizkienak be– rak, azken orduan, ezkertiar gorriak irabazi etze– zaten, gaiztotzat jo zitun bizkaitarrei eman zie– ken bere botoa. Neri galerazi zidan illobak be– rak egin zin lan orí. Jokaera itxusi orrek min eman zidaken. An– dik aurrera, biotzak eskatzen zigunaren alde joan giñun beti. 213
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz