BCCCAP00000000000000000001805
dea, errenta-billa joaten. Eiza guretzat kirol bat, jolas bat besterik ez dek. Egun guzia taberna– -zuloan zurrutean pasa, danakin asarretu eta ga– berdi aldera bideak neurtuz biraoka datorrenak ainbeste errenta ekarriko dik, bai, jai-arratsal– deak eizean botatzen ditun mutillak. Onek, sal– tzeko ere bazeukak osasuna. lgualeko eldu-aldia egingo ziotek eguneroko lanari. Udara aldean, berriz, erri koxkor bat ziru– diken txoko onek. Ogei ta amar urtetik ama– seira bitarteko amaika mutil baitun bi baserri oetan. Emengo zalapartak nabaitu izan baitun! Inguruko erri koskor oetan asi itun euskaldun oitura ta gure jalas zar guziak berritzen. Laster– kari, tokari, bolari. .. Erririk txikienetan ere jar– tzen zizkiteken tiro-platillo'ko sariketak. Lanetik etortzen ziranean, or joango itun, bat neurtzalle zutela, bide zakar oietan barrena laxterka, beren probak egitera. Erriko jaietan batzokitarren alde joaten baiziran beti. Toka– -lekua jarri ziteken. Artarako ere onexkoenak berexi ta beren eguneroko saioxka egiten zite– ken. Bidez gain egin ziteken bola-tokia. An ere geienean izaten uan norbait; igande ta jaietan, berriz, txandarik ezin artu-ala. Tiro-platillo'an ere ez ituan bada atzean gel– ditzeko asmoan. Azpillak aidean botzeko makiña berri bat ekarri ziteken. Aste-egunetan jai egiten bazuan ere, etzin lanaren paltik izaten jaietan. Etxekoak eta kanpokoak or ziteken beren bille– ra. Tiro-oiartzun <lardara ona ibiltzen uan jaietan zoko ontan. Iru edo lautan erriko txapeldun geratu itun. 211
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz