BCCCAP00000000000000000001805

- Sutu diok bada ik ari? Egoak bilduta lurrera ziaken-ta -batek. - Munizioa aixa daukak ik! Agon lekutik ara eun metro gutxieneko baietz jokatuko ni– kek! -besteak. - Atze-aldea ederki jorratuta, baldar-baldar egiña joan dek, bistatik galdu zaidak beñipin-ta! Urrengo erreka ere erdian nola artu itzegin ta sartuko itun. Eizaren itxurik bazan, bereak en– tzun bearko zizkin. Udazken ta neguko igande ta jai-arratsalde on guzietan olaxe ibilliko itun. Inguru aietako aiton-amonak, gazteak ere bai askotan -amaika oroitzen dituk oraindik-, jai– -arratsaldeak etorri-zai egoten itun, kaxkoetara atera ta gazte-sall aren atzaparka, tiro ta zili– purdikak ikusteko zoratzen. Amaika xoxo-biri– garrok aien eskuetan utzi ziteken beren bizia. Alkar-iltze bildurgarri arek moztu zin dana. Urteetan ala ibillita, perdigoi batekin ere alkar jo gabe geratu itun. Arratsalde guzian íbillian ler eginda, beren eizak gerritik dilindan zituztela, inguruko base– rri-kantina aietakoren hatera sartuko itun; an, norbaitek aidean botatako poto zarren batí tira– ka, litroren bat ardo jokatuko ziteken, eta, ura danen artean edanaz, pake ederrean illuntzera– ko etxera. Kazuelkada on baten kontuak ema– teko, etzíteken besteren bearrik. Aste guziko zer esanaren paltík etzeukateken. Askotan esan zi– datek: - Semeak ez dizute, Joxe, eizetik errenta aundirik ekarriko ! Egia, ori alaxen dek. Eizera ez gaituk, or- 210

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz