BCCCAP00000000000000000001805
-uso-pasaran nekazaria lanpean bizi baita gañera. Alare, gure jolasetarako eiza, xoxoa ta biriga– rroa izan dituk. Igande-bazkalondoetan aien emengo ateerak ikusi izan baitun! Aien iskan– billak entzun baitun! Aien aurrean jartzen ziran xoxo-birigarroak, larrutik pagatzen ziteken. Be– ren txakur txarra inguruan zutela, aterako itun zortzi-amarren bat mutil. Erreka xigor, eskea, lubaki, karobi-zulo, sasi-mordoxka, arbi edo aza– -sall ta txarak, erdian artuko zizkiteken lenbizi; bat edo bi aurrean jarriko itun, beste íru edo lau bi zearretan, danetarako baíziran. Ortarako ezita zeukaten atari-txakur bat baziteken; eiza– ·txakur ona ondatu egiten baita xoxotan. Bere ura jauzi, zaunka ta karraxika sasipetan barrena zijoala, sartuko uan atzetik beste anairen bat. Andik ateratzen zan txoriz gorako eizak zeuzka– ken istilluak. Bizirik joaten bazan ere, bereak adituta joan bearko zin. - Or dituk! Or dituk! -oju egingo zin atzekoak. Atzeko, zearreko ta aurrekoak asiko itun sutan; une artantxe ez uan atsegin izaten an. Amalau tirotatik gota sututako lekuak bazizki– teken. - Or dek atzetik! -oju egingo zin batek. - Begira akiok nun eroritzen dan, elbarri- -elbarri egiña ziak-eta! -beste batek baztarren batetik. Alkarrengana biltzen ziranean, il zutenak arro xamar; eskubiko beatz aundiarekin xoxoa– ren petxu-ezurra zapalduz itoko ziteken, eta, ge– rtiko sortan sartuz, berriketan ariko itun. 209
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz