BCCCAP00000000000000000001805

ler egin ta eskutsik. Gain oetara maíz azaltzen zan eiztari batek bezela: - Pausua franko inta, ankak busti ta ezer ez arrapau! Nekea neke dek, egia; ollagorra ere ollagor dala alegia. Txakurrak ortzetan artu ta bere mo– ko luzearekin eskura dakarkidala ikustean, ne– ke ta tripa-jate guziak aztutzen zaizkidak. Lenbiziko ollagorrak, geienean gure txoko ontan sartzen itun. - Aurten ollagorrak goiz asi zaizkiguk! Atzo Bordaxar'koak bi il ornen zizkiteken! Ori uan, gaur oraindik ere ori dek ia urte– roko donostiar eiztari sonatuen esaera. Ollago– rrak asi zirala bandoa joa zioken. Andik aurre– ra, iganderik utsegin gabe, Donosti'ko eiztari langille asko emen itun, Txoritokieta'ko aldapa zakar oetan gora. Etxerakoan, gure baserri on– tan beren betiko sarreratxoa egin gabe ez itun joango. Emen izketa aspertu bat egin; sagardo txurrut bat edo bi edan; utsik bazetozen eta gurean baldin baziran, erosiko zizkiteken; beren aiek gero ipur gañean dilindan zituztela, gozoak joaten itun Donosti'ko kaleak barrena. Eize bikaña dek pago-usoa ere eta ollagorrak baño adiskide geiago zeuzkak, batez ere lasai xamar bizi diran oietakoak. Eiztari alperren eiza dek pago-usoa. Jan-edanez aseta, puroa erreaz, ordutan txosna barruan egoteko ez dit balio nik; semeak ere nere odolekoak dituk. Nekerik gabe eskura datorren gauzari etziot grazirik artzen. Bere garaiean mordoxka batek uzten dik bizia, baña ollagorretan aña ez gaituk saiatzen. Pago- 208

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz