BCCCAP00000000000000000001805
Amaika izketa bero ta eztabaida izaten uan gure sukaldean; azkenerako, ordea, gauz oetan beñi– pin, hatera biltzen itun. Beren eizerako joera etzeukateken alare az– tuta. Danetarako beta arrapatzen ziteken. Zora– tuak ortan itun: eizean. Udaran mendigoizale baziran, neguan mendi-goi ta be zale. Bein ei– zerako adiñera iritxi ziranean, diru-aukera obean bizi baigiñan, beren eskupeta ta paseen jabe egin itun. Aiek zebiltzan bezela ibiltzeko, anka– -jokua bakarrik ez uan aski. Gure auzoko bi anaiak ere zoratuak itun. Gaur kalean bizi dan nere illoba maite bat, or– durako ezkondua, besteak baño zartxeagoa, tar– tekoa ziteken beti; beren anairik zarrentzat beze– la zeukateken, eiztari ta zirikatzalle. Aiek alka– rrengana biltzean, eiza beste konturik ez ien en– tzungo. Zenbat atzera-aurrera ta ler gaizto ez ote zuten egin aiek! Maite dan lekuan aldaparik ez esan zunak, etzin gezurrik esan. Neguan, ollagor-zeletara ateta gabeko goiz– -illunabarrik etziteken izango. Semeen kontuak esaten ari banaiz ere, eizean aiek bezin zoratua nauk neroni; aiek bezela ateratzen niñun. Amai– ka ollagorri bizia kendua niok, gaur oraindik nere larogei ta lau urterekin ateratzen nauk-eta. Gure lurretan ollagorra bezelako eizik etzeok: neke aundikoa, erruz ibilli bear dana, eiztari langi– lleen eiza. Zenbat gorabera ez ote ditut egin? Bereala etortzekotan, erdi baraurik goizean ate– ra; Jainkoak zekin garaietan etorri gero, aule– riak jota, txutik eziñik. Ollagorren batzuk bane– karrezkian, utsa uan. Askotan egun erdia galdu, 207
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz