BCCCAP00000000000000000001805
Nere larri-aldiak ere bukatu itun. Zarrenak ogei ta bat urtetik gora; gazteenak ia zortzi. Udara betean bizi giñun. Ikusgarria uan giza-sall ura. Zarrenak soldaduzka bukatu zuneko, sartu uan bigarrena; lau lenengoak urte baten aldea besterik ez baizuten. Diru-kontarien izkuntz orí ere, lardaskatzen bederenik ikasi ziteken. Eizta– riak itun eta tiralari onak. Soldaruzkarako etza– ioteken gaizki etorri: teniente bat buru zutela, Españi'ko bazterrik geienak ikusi zizkiteken. Alargundu nintzanean amonak esandako itzak, txuxen asko bete itun: - Ez geiegi larritu, Joxe, Jainkoak aren pal– ta nolabait ordainduko du-ta! Emakumezkorik ez genin gure etxean; amar gizonezko, eta alare, alkarri lagunduz, danon arte etxeko ta kanpoko lanak egiñaz, urte illunak igaro ta argira atera giñun. Etxeak gorako gaitza egin zin. Osasun txarrekoak izan bagiña, gaizki ibilliko giñun. Seme galduren batzuk izan bani– tu, berriz, gureak egin zin. Etziteken alperrika– ko kasturik egin nai izaten. Zigarrorik erretzen etziteken ikasi. Tabernarako ere oso joera gutxi. Elizarako, berriz, etzanak. Birao gaizto ta lizun– kerizko arguriorik ez dek entzungo gure suton– doan. Argi ta garbi aitortuko dit nerea, Ataño: aiek ezi ta aieiri ezer erakusteko betik ez detala izan. Al nuan ejenplorik onena ematen, alegiñak egin nizkin. Nerea ikusiz, berez etorri dituk ola– koak. Nere sinismenak garbi ikusten dik orí: aiek ezitzeko, neri laguna ken zidanak erein zula azi 203
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz