BCCCAP00000000000000000001805

date utsez egin zigutena ordaintzea erabaki ge– nin guk ere. Gure etxeko atea jo zuenen bati laguntza ukatu ote genion gero? Ez nauk oroi– tzen. Amaika sagastipe ta aldapa gaizto ta ne– koso laiatuak gaituk. Bost zoiean, autsi edo eten, asten giñanean gu, bazterrak laxter gorritzen ge– nizkin. Segan ere berdin; inguru oetan, guk gure sarrera egin gabeko belardirik ez dek izan– go noski. Amairu urtetarako lan oetan ongi eziak baizeuden. Semerik zarrenaren kinto-urteak ere etorri itun; sei urte alargundu nintzala. Gure etxeko eziñak ere azkena eman ziteken. Ordurako, urrengo iru semeak lanera asiak itun, baña danak etxera biltzen zirala. Etxetik jan da jantzi; ira– bazia berentzat. Udara aldeko illunabarretan lau orduko lana bederenik egiten baizuten etxean. Nere lagun batzuen aolkuz, kuotako joan uan. Lenbizikoarena, igurtzi polita egin zidate– ken; urrengoak ordea ia utsean libratu itun. Geienaz jota ere, zazpi bat illabete igaro zizkite– ken soldaruzkan, Loiola'ko kuarteletan, ia egu– nero bazkari, apari ta lotara etxera bíltzen zi– ralarik. Gure txoko ontako pakeak ere orduantxe egin itun. Mendi alde antara zetorren jendeak, arrera ona izaten zin beti. Gazteak biurri xama– rrak; norbaiti pegaizu txarren bat egin nairik asten baziran ere, galerazteko an zeudeken za– rragoak. Ijitoak ere atsegin ederra artu ziteken; beti bateonbat izaten baigenun aurreko tolare xar ortan. Beartsuak beartsuari lagun egin bear ziok. 202

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz