BCCCAP00000000000000000001805
baizan bera ere, kantatu nizkioken. Txorrotxak zirala esan zidaken, bañan barkatzen zidala. Ez baizan edozergatik zapuzten zan oietakoa. Inguru xamarreko baserri batean lagun xar bat banin, bertsolari zoratua, baña etorri motze– koa. Beste Altza gañeko gazte batekin lotu uan bein; onean ta txarrean, gazteak txautu zin. Xa– rra, pipertu xamarra -gutxi aski izaten zin, erretxiña baizan-, neregana etorri uan laguntza– •eske. Umore ona zegolakoan joan niñun ni. Aiek asarretuak izaki. Ikusi niñuneko, esan zi. daken gazteak: - Ez nuan olakorik uste! Zu gaur onekin onuntz etorriak, min ematen dit, tokaio! Zergatik orí? - Ezer ez al dakizu? - Iñungo umorerik onena dalakoan nakar- te ni onera! Asko arrapatuko niñuten bestela! Umore ederrean arratsaldea bota genin, bai, ta beti bezin lagun ta adiskide geratu giñun. Nere lagun xarra-ta, berriz, erdi zapuztuak bere– xi itun. Joxe Arrux esaten genioken oni. Eto– rri aundiko bertsolari ez uan, baña bertso poli– tak badizkik jarriak. Lantegian zerbait izan zu– tela-ta, odol gaiztoko gizon batek bi labanazo emanta, artatik il uan. Olaxe galdu nin, orain– dik sasoikoa zan lagun maite ura ere. Geldi-geldi, olaxe joan itun urteak; semeak azi itun. Gure lenengo larri-aldietan amaikatxo– ren laguntza artuak giñun; orain aien aldean on– gi bizi giñun gu, eta zorretan bizitze orrek begi gorriak dizkik neretzat, Ataño. Txerri-muniak ordañetan, esan oí dan bezela; len berak boron- 201
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz