BCCCAP00000000000000000001805
Urte zallak itun aiek neretzat. Irabazi gutxi ta jale asko. Erruzkoa bear zutenak gañera; go– raka baizijoazen danak. Bederatzi kiloren ogi– -kontua ibiltzen genin eguneko, batez beste. Alare, eskerrak etzeudela guri oituak. Gosea kendu ezkero, etzeukateken jaki goxoen kutizi– rik. Amaika sardin zar sartu uan gure sukaldean. Jantzian berdin, jaietarako ezik, bein larru go– rria estali ezkero; aste-egunetan ez baizan iñor azaltzen ar-zulo ontara. Aurrekoak uzten zuna, urrengoak soñean ibiltzeko, gauza ziran arte beintzat. Artzekorik ez, ematekorik ere ez, or– dea. Betiko bizi-modua neramakiken nik. Betiko lanpean; baña ez nin orrengatik gizarterik gal– tzen. lgandeetan libre geratzen bainintzan. Etxea bete seme or geratzen uan, eta nolabait ni gabe konpontzen itun. Ez nin egundo umorerik galdu; amaika bertso kantatua nauk. Garaitsu ortan jarri nizkioken Altza'ko gertakizun batí bertsoak. Norbaitek izango dizkik; nere burutik joan ituan aspaldi. Basarri batean, gaitzak bei bat garbitu zin, eta, albaiteroaren aginduz, larrutu ere gabe lur– pean sartu ziteken. Bei baten goraberari begira zeuden baserritarrak ez baiziran. lnguru artan bauan ordea beste baserri gose xamar bat ere. Bei arek etzula ezer ere; kalte egiteko bildurrak– gatik jan zeikela ura lasai. Gau artan bertan ate– ra, larrutu eta bere puskik onenak jateko eraman zizkiteken. Albaiteroak jakin zunean, mikele– teak biali ta munta koskor bat eman zieken. Lan au egin zunak berak eskatuta, bertsolari legekoa 200
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz