BCCCAP00000000000000000001805
ri somatuko dek. Bertsolari bat bezela. Ni ola– koxea nauk beintzat. Neguaren arnas izoztuak epeltzen asten di– ranean, eta mendiak txapel txuria erantzita ber– dea jazten, txantxangorria, txukun, lirain ta apa– ña, atariko garo-metaren gañean kantari soma– tuko dek, goizean, eguartean, eguerdian, arra– tsaldean, illunabarrean, berdin beti, kabia egite– ko garaia baitu eta inguruan an baidabilki mai– tea. Udaraberri, urte-giro goxoa dek orí gazte– arentzat. Neretzat ala uan beñipin: lagun on baten billa así bear nuan garaia. Orduan ixilik egon? Ametsetan ere bertsotan aritzen niñun noski ni. Orduko nere lagunei galde akiek, orain– dik bat edo beste bizi dituk-eta. Aiek esango ditek nolakoa nintzan ni: atsegiña, alaia, ezin egona. Nere bertsolari-garra gauzik txikienak piztu-erazten zin; biotza maitasunaren mende baineukan, eta zeukanetik ixuri bear. Orduko bertsorik ez nian bat bakarrik jaso; danak or galdu dituk nunbait. Udarako bero zapalak asten diranean, eta eguzkia bazterrak kiskaltzen, txantxangorria ere moteldu egiten dek; baña, erne baago, goiz ta arratsetan beti kantari somatuko dek. Nik ere kantatzen nin, ez len bezin maíz, ez bainintzan txantxangorria bezin aske geratu. Maitea etxeratu nin, ta kabia ere betetzen an neukaken naiko lana; maitasuna ere, kanpora ixuri bearrean, etxe-txuloan bertan asetzen bai– zan. Garai ortako bertsoak badituk nunbait. Udazkenean, gauzak urritzen asten diranean, 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz