BCCCAP00000000000000000001805
Bertara joan niñun ta nere barruak lertu nai zin parrez; amonaren errukiz ez niñun así. Txilbo– rreraño zuloan sartua zioken, meriñakeak zera– mazkin itxuran, gonak zabal-zabal munto gañean. Ezin atera zala etsita, pazientzi ederrean nere zai zioken. Au ere badegu, Joxe! Au ere badegu! Baña, Agustiña! Moztu egin al zaituzte? Bai zera! Zuloan bera sartu! Zulorik etzan ordea len emen! - Orain badago ha! Au ere zure semeen lana da noski ! - Baleike! Gonakin tapatzen baizuan guzia eta ez bai– nun ezer ikusten. Ateta nunean, orduan igerri nioken nere semeen lana zala. Tranpizko zuloa egin baizioten; ia metroko zulo biribil bat. Kon– tuz-kontuz gañeko zotalak kendu ta lurra karo– bira. Zuloa bukatzean, makil edo zipotz me ba– tzuk zulo gañean ara-onera. Zipotz oien gañean, kendutako zotalak. Eme ibilli bear zin batek, azpian zuloa zegola igertzeko. Eskerrak alare etzutela zikinkeriz bete. - Oiek umeak! Larri nintzan! Au ere bu– ruratu oieiri! Eta berak ere par egiten zin. Salbajeak al ziran bada nere semeak pentsa– tuko dek agian. Alatsu! Gazte geienak bezela. Erdietan, ni palta niñun etxetik. Nork begira– turik etzeukan gazte-sall arek zer egin bear zin? Jolas! Ama bizi izan balute, ez ituan artara ibi– lliko, ez. Alare, sinismehtsu ta mingain ta biotz garbikoak atera zaizkidak. 199
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz