BCCCAP00000000000000000001805

Euskalerrian. Andik aurrera betiko pakeak egin zizkiteken. Egunero-egunero bere astotxoarekin Donos– ti'ra joaten zan amona xar bat bauan gure au– zoan. Berekiko marmarrean joaten uan goiko bide ortan barrena. Nere semeak beti arrika ari bear zuten oie– takoak itun, eta, amona bere itzalarekin erritan zijoan batean, arri koskorren batzuk erori ornen itun bere inguru xamarrean. Etxerakoan, ala esan zidaken: - Gaur zure semeak arrika eman didate! Ez nioken sinistu. Arrika ariko zirala, ori bai. Noiz ez itun aritzen? Alare, goízean auzo– ko amona ia jo zutela ta goiko bidera arrika ez aritzeko agindu nioken. - Atso zimurra aleena! -esanta joan itun. Nola alkar artzen zuten aiek? Ongi ikasita zeuzkateken amona xarraren jenioak. Goiko bi– de ondoan karobi xar bat bauan; orain hetea zegok. Aren ondotik zijoan gurdi-bidea lokatzez hetea egoten uan; eta, oñak an ez zikintzearren, astoa andik bialita, bera kroskatik gañez-gañ pasa ta aurreaxeago bidera jetxiko uan berriz ere. Illunabar batean, nabaitu nizkin laia, atxur ta pala, zerbait ari zirala karobi ondoan. Pake– -pakean ari itun eta an jardun ziteken. Urrengo goizean, «Joxeee! Joxeee!» karra– xika neri ojuka nabaitu nin amona gaxoa. Ata– ritik begiratu nin, ta, goiko kroska gañean, ge– rri-gerritik moztua zegola zirudiken; ez baizun txilborrez gorakoa besterik ageri kroska gañean. 198

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz