BCCCAP00000000000000000001805
Eskolara zebiltzanak ere, etziteken atarra– mentu onik. Marrubiak ostu zituztela, olako jo zutela, eskolako kristalak autsi zituztela, poste– etako kika bat bakarrik ez uan geratuko osorik, aiek zebiltzan bidean. Etxerik-etxe ibiltzen zan saskigille xar bat bauan. la urtero bueltaxka bat egiten zin gure etxera. Lenbiziko egunetan zer etzizkioten egin gizarajoari! Egun batean, gaztañ-morkotxak jarri zizkio– teken oiean, maindirepean. Etzan baño len kon– turatu zanari eskerrak; goxoa geratuko uan bes– tela. Beste batean, berriz, txingurri gorriz bete zioteken oia. Goizean, asarre xamar, esan zi– daken: - Ez dakik zer ziran, Joxe; baña zimiko gaiztoa egiten zuten xomorroren batzuk banitun nik bart oiean ! Bereala bururatu zitzaidaken nere seme biu– rri oien lana izango zala. Ikustera joan giñun biak, eta oiek umeak! Txingurriz hetea oía. Ba– tzuak oraindik bizirik; besteak biurritu ta txi– kituak. - Ebainduko ditut bada gaur! - Utzi zaiezu pakean, Joxe! Ikusi ditudan ume guziak olakoak dira ! Ez lirake bestela umeak izango! - Bakarka egokitzean ume xaloak dira, agintzen diedan edozer egiten baididate! Ama palta baidute, ama! Asko maite zizkin ta azken aldera zoratzen egoten itun su ondoan aren ipuiak entzuten. Izan ere, saskigille xar arek etzekienik ez al uan 197
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz