BCCCAP00000000000000000001805
itun. Asto-kargan erakustera leku ederrera zeto– zeken. Kañonazoa añako tiroa kargatu; perdigoi ordez babarrun aleren batzuk sartu, eta bere zan– petakoaren ostikoak lur jotzeraño botako zizkin, eta ke-pillan itxutuak. - Erori al da? -galdetuko ziteken. - Beirok, motell, etxea ere ez uke joko ik- -eta! -betiko erantzun minkorra. - Txuxen asko apuntatu ziot bada nik orri- xe! -malezi aundi gabe ta naigabez esaten zi– guteken gero. Perdigoirik gabeko tiroa zala seme danak ja– kinki; baña, lasai par eginta, maltzur asko ixil– duko itun danak. Bakarka lotsatiak baziran ere, alkar artzen zutenean, ez uan atsegin izaten aien artean. In– guru oetara zetozen ijito gizajoak pagatzen zite– ken larrutik; etzieken pake aundirik ematen be– ñipin, beren tiragoma traste aiekin. Amaika bai– tun sutara botiak. Alare, nik erre-alean baño geiago sortzen zizkiteken nunbaitik. Edozer ai– tzaki edo iñungo tarterik txikiena, aski ziteken andik erasotzeko, masallak odoltzeraño, motell. Gogoan zeukat oraindik. Bein etxe atzean bi zarrenakin laian ari nintzan batean uan. Eskuan zume biguin bat zekarrela, ijito gizon gazte bat etorri zaiguken asarte: - Non duzu bertze motiko biurri ura? - Zein beste? Zazpi ere badira nonbait or! - Nagusi jauna -gure barrutian baizeuden- -eta-, ez asartu: arpatzen badut, iztar-zañak bero-bero egiñen dizkiot! Masalletik bala sartu- 195
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz